XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antonio Ortiz Etxague, 101 urte
Donostia.

- Montserrat Fonnells Artearen Historiaren irakasleak Aurrezki Kutxa Munizipalean hitzaldi bat eskaini zuen Antonio Ortiz Etxague margolariaren bizitza eta lana erakusteko.

Hitzaldia antolatzeko, lehennago, Fornells irakaslea San Telmo Museoarekin batera ibili izan da Ortiz Etxagueren margo lana katalogatzen.

Eta heranegun eskaini zuen hitzaldia San Telmo Museoak egile honi buruz argitaratu duen katalogoaz baliatu zen.

Hitzaldi guztia diapositibaz hornitutak eskaini zuela.

Exposizio antologikoa San Telmo Museoan ikus dezakegu.

Antonio Ortiz Etxague 1883.go urriaren 15ean Donostian jaio zen.

14 urte zituela Parisera joan zen, bertako Arte Ederren eskolan ikasten duela.

Holanda, Estatu Batuetan eta Argentinan ibilia dugu, orain ehun urte eta bat Donostian jaiotako margolari hau.

1923 Pariseko Aretoaren urrezko domina jasotzen du.

Urte bete geroago Arte Ederren Erakusketa Nazionalean beste urrezko domina jasotzen du.

Ortiz de Etxagueren margo bat.